BILBO
Harriak jaurti dituzte Voxek Deustun duen egoitzaren aurka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hainbat kristal apurtu eta kalteak eragin dituzte bertan aparkatuta zegoen auto batean.
Bart, Voxek Deustun (Bilbo) duen egoitzaren aurka harriak jaurti dituzte, eta kristalak apurtu eta kalteak eragin dituzte bertan aparkatuta zegoen auto batean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo 21:00etan gertatu zen erasoa, Jon Arrospide kaleko 17. zenbakian. Kalte materialak bai, baina ez da inor zauritu.
Bizkaiko Vox alderdiak Twitter kontuan adierazi duenez, maiatzaren 26an, hautetsontzietan, eta legea eskuan dutela erantzungo diete erasotzaileei.