Itxi

Espainia

Sanchezek 'gobernu sozialista' nahi du 'prestigiodun independenteekin'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hauteskundeen ostean "estrategiak birplanteatzeko" eskatu die alderdi politiko "guztiei", baina ez du argitu PSOEren Gobernuan Podemos sartzea onartuko luke.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea Bruselan (Belgika). Argazkia: EFE/ Stephanie Lecocq

PSOE hauteskundeetara "Alderdi Sozialistaren Gobernu ireki eta progresista baieztatzeko" aurkeztu zela gogorarazi du Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburuak. Gobernuan "prestigioko independenteak" nahi dituela erantsi du Sanchezek.

"Maiatzak 26aren ondotik, hori da segituko dugun ildoa, uste sendoagoarekin herritarrek ikuspuntu hori babestu dutelako", azpimarratu du PSOEko presidentegaiak.

Era berean, hauteskundeen ostean "estrategiak birplanteatzeko" eskatu die alderdi politiko "guztiei", baina ez du argitu PSOEren Gobernuan Podemos sartzea onartuko luke.

"Gertatutakoaren ondotik guztiek gure estrategiak berriz pentsatu behar ditugu", adierazi du Sanchezek EBko goi-bilerara heldu denean. EBko karguen berrikuntza negoziatzen hasi behar dira buruzagiak.

"Gertatutakoaren ondotik guztiek gure estrategiak berriz pentsatu behar ditugu"

"Garrantzitsuena egonkortasuna da", errepikatu du Sanchezek. "Datozen asteetan, alderdiek estrategiak birplanteatu eta herritarren ongizatean eta erakundeen egonkortasunean pentsatu behar dute", gaineratu du.

Podemos PSOEren Gobernuan sartzea onartuko luken ez du argitu nahi izan Espainiako Exekutiboaren buruzagiak. Bi aldiz galdetu diote, baina igandeko hauteskundeen ostean alderdi "guztiek" euren estrategiak "birplanteatu" beharko lituzketela errepikatu du.

Ciudadanosek Voxekin adosteko aukerari uko ez egiteak Emmanuel Macron Frantziako presidentea haserretu ote duen galdetu diote. Sanchezen hitzetan, "bere burua liberaltzat duen alderdi batek gobernuak osatzeko eskuin muturraren babesa onartzea Europan ez dute ulertzen, ez Andaluzian ez inon". Horregatik, Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiaren "kontraesan oso garrantzitsua" kritikatu du Sanchezek.

Albisteak (7)