Itxi

Senatua

Raul Romeva ERCko senataria karguan etetea erabaki du Senatuko Mahaiak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Imanol Landa (EAJ) idazkariaren kontrako botoa izan du Senatuko Mahaiaren erabakiak. Bost eguneko epea eman dio ERCri Juntsi eman zizkion senatariak berreskuratzeko, taldea osatzeko aukera izan dezan.

Raul Romeva, Senatua osatu zenean. Argazkia: EFE.

ERCko senatari Raul Romevari suspentsioa ezarri dio Senatuko Mahaiak, Cristina Narbona bozeramaileak baieztatu duenez. Senatuko abokatuen txostenak hartutako "ondorio berara" heldu da Mahaia. Romevari Prozedura Kriminalaren Legea ezartzea "zalantzari gabe" erabaki dute.

Mahaiko kide guztiak egon dira alde, Imanol Landa EAJko senatari eta Mahaiko idazkaria izan ezik. "Atzeraeraginezko izaera" du suspentsioak. Beraz, talde parlamentarioa osatzeko beharrezkoak diren hamar senataririk gabe geratu da ERC, Junts per Catalunyari lau eman zizkiolako, bere taldea osatu ahal zezaten.

Horretarako, Mahaiak bost eguneko epea eman dio ERCri taldearen osaketa "zuzendu ahal dezan". Narbonak azaldu duenez, "taldeen osaketak komunikatu zirenean ERCek baldintza hori ezagutzen ez zuela ulertzen da".

Bere aldetik, Rafael Hernando senatari popularrak eta Mahaiko kideak esan du erabaki hori ez duela soilik PP "pozik" uzten, baizik eta erakusten duela "ez dagoela inor legetik kanpo".

"Ez dago inor legetik kanpo. Denok gaude horren menpean, Senatuko kideak izan ala ez. Ez da inorentzako inpunitaterik egongo, eta horrek gure Zuzenbide Estatua sendotzen du", esan du.

Albisteak (2)