Itxi

KATALUNIA

Roger Torrent Iñigo Urkullurekin elkartuko da gaur Gasteizen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Eguerdian, Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bilduko da, eta arratsaldean, Urkullu lehendakariarekin. Iluntzean, erreferendumari buruzko hitzaldia eskainiko du Gasteizen.

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea, artxiboko argazki batean. EFE

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea Euskal Herrira egiten ari den bisita ofizialaren baitan, Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkartuko da gaur, eta erreferendumari buruzko hitzaldia eskainiko du, Gure Eskuk gonbidatuta.

Bidaia ofiziala baliatuko du hainbat agintarirekin biltzeko.

Atzo, astelehena, Kataluniako Parlamentuko presidentea Arnaldo Otegi buru zuen EH Bilduko ordezkaritza batekin batzartu zen, koalizioak Bilbon duen egoitzan. Otegirekin batera, Maddalen Iriartek eta Pello Urizarrek ere parte hartu zuten bileran.

Gaur, 12:00etan, Eusko Legebiltzarrera joango da, eta Bakartxo Tejeria presidenteak hartuko du bertan.

Arratsaldean, 16:00etan, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilduko da, Ajuria Enean. Ondoren, 19:30ean, Kataluniako egoera politikoari buruzko hitzaldia eskainiko du Europa Jauregian, "Ezinezko erreferendumetik erreferendum saihestezinera" izenburupean, Gure Eskuk gonbidatuta. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egingo du aurkezpena.

Bihar, ekainaren 5ean, Gernikako Juntetxea bisitatuko du Roger Torrentek, eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako jarduneko presidenteak egingo dio harrera bertan.