M26
EH Bilduk babesa eskatu dio PSNri Iruñeko Alkatetzari eusteko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Maiatzaren 26ko hauteskundeetan, Navarra Sumak 13 zinegotzi lortu zituen. EH Bildu izan zen bigarren indarra, 7 zinegotzirekin. PSNk 5 ordezkari izango ditu, eta Geroa Baik, 2.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Joseba Asiron Iruñeko alkateak baztertu egin du Maite Esporrin alkategai sozialistari babesa ematea, baina PSNri laguntza eskatu dio Nafarroako hiriburuko alkate izateko berriro.
Iruñean, Navarra Sumak 13 zinegotzi lortu zituen maiatzaren 26ko hauteskundeetan; UPNk, PPk eta Ciudadanosek osatutako koalizioa, beraz, gehiengo osotik zinegotzi bakarrera geratu zen. EH Bildu izan zen bigarren indarra duela astebeteko bozetan, 7 zinegotzirekin. PSNk 5 ordezkari lortu zituen, eta Geroa Baik, 2.
EH Bilduk gehiengo osoa lortuko luke PSN eta Geroa Bai alderdiekin akordioa lortuz gero. Sozialistek, baina, argi utzi dute ez dutela EH Bildurekin itunik hitzartzeko asmorik.
Halaber, Joseba Asironek uko egin dio PSN babesteari. Eskuineko indarren aurrean, EH Bilduren aldaketa proiektua proposatu du. "Nire hautagaitzak PSNrenak baino 10.000 boto gehiago jaso ditu, eta horrek argi uzten du eskuinari bidea ixteko aukera bakarra dagoela", azpimarratu du.