Podemos
Echeniquek Antolakuntza idazkaria izateari utziko dio, PSOErekin negoziatzeko
Agentziak | Erredakzioa
Gobernu Itunen Jarraipen Batzordea zuzenduko du Echeniquek. Alderdiak ziurtatu duenez, gobernuen osaketa eta Antolakuntza Idazkaritza ez dira bateragarriak.
Pablo Echeniquek Podemoseko Antolakuntza Idazkaritza utziko du ostegunean, PSOErekin balizko itunak negoziatzeko ardura hartzeko, alderdi moreko iturriek jakitera eman dutenez.
Konkretuki, Gobernu Itunen Jarraipen Batzordea zuzenduko du Echeniquek, negoziazioak maila guztietan, alegia. Podemosek ziurtatu duenez, gobernuen osaketa eta Antolakuntza Idazkaritza ez dira bateragarriak.
Mugimenduarekin, Pablo Iglesiasen alderdiak Echenique bere kargutik kendu eta Gobernu eta Erakunde Ekintzan lan egiten jarriko du, "datozen aste eta hilabeteetako zeregin nagusia" izango delako.
Batzordea ostegunean sortuko du alderdiko Zuzendaritzak. Horrela, Echeniquek erantzukizun berriak larunbatean estreinatuko ditu, Estatuko Hiritarren Kontseiluan.