Itxi

Makroinkesta

13. EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak EAEn

EITB.EUS

Leer en Castellano

Gizakerrek EiTBrentzat apirilean egindako inkestaren arabera, Gipuzkoan lehia estua edukiko lukete Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk bigarren postua eskuratzeko.

Eserlekuen estimazioa EAn, apirileko EiTB Focusen arabera. Argazkia: EiTB

Euskal Irrati Telebistak (EiTB) 2019ko apirilean kaleratu zuen EiTB Focusen 13. inkesta. Orduko hartan, apirilaren 28an egitekoak ziren hauteskunde orokorretan EAEko herritarrek zuten boto asmoari buruz galdetu zuten.

Apirilaren 16an eta 17an telefono bidez 1.200 herritarrei egindako telefono bidez inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke bozak, botoen % 28,9rekin eta sei ordezkarirekin

Lehen atal horren arabera, jeltzaleek Elkarrekin Podemosi aurrea hartuko liokete (bigarren indarra izango litzateke, beraz, azken hori). Alderdi morean babesen % 22 eta lau eserleku lortuko lituzke. Elkarrekin Podemosek gertu izango luke PSE-EE, botoen % 17,8rekin eta lau diputaturekin. EH Bildu litzateke EAEko laugarren aukera, botoen % 16,5ekin eta hiru eserlekurekin. Azken tokia PPrentzat litzateke (botoen % 9,4 eta ordezkari bakarra). Ciudadanosek eta Voxek ez lukete ordezkaritzarik lortuko.

Bigarren atalean, biharamunean kaleratutakoan, xeheago aztertzen ziren balizko emaitzak, lurraldeka. Inkestaren arabera, EAJ gailenduko litzateke Bizkaian eta Gipuzkoan; Araban, berriz, Elkarrekin Podemos izango litzateke garaile.

Azken lurralde horri erreparatuta, alderdi morea litzateke bozkatuena Araban, eserleku bat eskuratuta (botoen % 23). EAJk, PSE-EEk eta PPk ere ordezkari bana lortuko lukete. EH Bilduk, ordea, ez luke diputaturik erdietsiko lurralde horretan.

Bizkaian, jeltzaleak izango lirateke garaile, hiru eserlekurekin (botoen % 32,3). Elkarrekin Podemos bigarren indarra izatera pasatuko litzateke, botoen % 21,8 eta 2 eserleku lortuta. PSE-EEk ere bi eserleku lortuko lituzke, eta botoen % 18,1. Azkenik, EH Bilduk eserleku 1 eta botoen % 14,2 lortuko luke

Gipuzkoan EAJren garaipena aurreikusi bazuten ere (bi eserleku eta botoen % 26,7), bigarren indarra eskuratzeko lehia iragarri zuen inkestak. Hala, Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren artean, eserleku bat egongo litzateke jokoan. Apirileko EiTB Focusen arabera, koalizio abertzaleak eserleku bat galduko luke, Elkarrekin Podemosen mesedetan. PSE-EEk aulki bat eskuratuko luke.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsonak (Arabako 400, Bizkaiko 400 eta Gipuzkoako 400) parte hartu zuten Gizakerrek EiTBrentzan egindako inkestan.

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.

Inkesten % 27,4 euskaraz egin ziren, eta gainerako % 72,6, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak izan ziren.

Landa-lana 2019ko apirilaren 16tik 17ra bitartean egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez.


Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)