Itxi

EiTB-ren inkesta

M26rako boto asmoa izan zuen protagonista 14. EiTB Focusek

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Nafarroako hauteskundeetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeetan eta hiriburuetako udal bozetan nor bozkatu behar zuten galdetu zieten herritarrei.

Hiru Batzar Nagusietarako boto asmoa, maiatzeko EiTB Focusen arabera.

¿Maiatzaren 26ko superigandeari begira, bere 14. EiTB Focus inkesta kaleratu zuen maiatzean Euskal Irrati Telebistak (EiTB). Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako, Nafarroako Parlamenturako zein lau hiriburuetako udal hauteskundeetarako boto asmoaz galdetu zien herritarrei Gizarker inkesta etxeak.

Inkestaren lehen atala bozketa eguna baino lehen egun lehenago argitaratu zen, udal hauteskundeak hizpide. Galdeketaren arabera, jeltzaleek irabaziko lukete Bilbon eta Donostian, baina EH Bilduk Gasteizen.

Azken horretan Miren Larrionek buru zuen zerrenak botoen % 23, 5 eta zazpi zinegotzi eskuratuko lituzke. EAJ izango litzateke bigarren indarra, lau hamarren gutxiago eskuratuta eta zazpi eserleku lortuta. Alderdi Popularra hirugarren postura eroriko litzateke (5 zinegotzi). PSE-EEk zinegotzi kopuruari eutsiko lioke eta Elkarrekin Podemosek lau lortuko lituzke. Vox eta Ciudadanos alderdiek ez lukete ordezkaritzarik lortuko Gasteizko Udalean.

Bilbon, EAJk emaitzak hobetuko lituzke, eta zinegotzi bakarrera luke gehiengo osoa. EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek zinegotzi bana irabaziko lukete. PP bosgarren indarra izango litzateke, bi zinegotzi galduta. Goazen Ganemosek egun dituen bi zinegotziak galduko lituzke, ez luke ordezkaritzarik lortuko.

Donostian ere jeltzaleen garaipena aurreikusi zuen 14. EiTB Focusek. Inkestaren arabera, bi zinegotzi gehiago izango lituzke (11) Eneko Goiaren zerrendak. EH Bildu izango litzateke bigarren indarra eta zinegotzi bat gehiago lortuko luke. PSE-EE hirugarren postura jaitsiko litzateke eta bi zinegotzi galduko lituzke. Elkarrekin Podemosek ere bi ordezkari lortuko lituzke eta laugarren indarra izango litzateke. PP izango litzateke bosgarren indarra. Zinegotzi bat galduko luke.

Inkestaren bigarren atalak Nafarroa eduki zuen kokaleku. EiTB Focusen arabera, Navarra Suma gailenduko litzateke bozetan, baina laukoak gehiengoa berretsiko luke.

UPNk, PPNk eta Ciudadanosek osatutako koalizioa izango litzateke indar bozkatuena, % 31ko babesarekin eta 16-17 parlamentarirekin. Ondotik, Geroa Bai, 10 ordezkarirekin eta ia % 3ko gorakadarekin. Antzeko igoera izango luke EH Bilduk, % 16,9ra arte, 9 parlamentarirekin. PSNren babesa % 1,8 igoko litzateke eta 7 ordezkaritik 8ra pasatuko litzateke. Unidas Podemosek, berriz, 7tik 4-5era murriztuko luke ordezkari kopurua; Ezkerrak, 2tik 1-2ra; eta Vox Parlamentuan sartuko litzateke ordezkari batekin edo birekin.

Emaitzokin, honako itunak ziren posible:

Inkestak Iruñeko udal hauteskundeetarako boto-asmoaz ere galdetu zuen, eta honako emaitza izan zuen:

14. EiTB Focusaren hirugarren eta azken atalak Arabako Bizkaiko, Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeen boto asmoaz galdetu zien EAEko herritarrei. Inkestaren arabera, EAJ izango litzateke garaile hiru lurraldeetan, bigarren tokian EH Bildu egonda. Alderdi Popularraren beherakada handia ere aurreikusi zuen galdeketak.

Honakoak dira, lurraldez lurralde, aurreikusitako emaitzak:


Albisteak (3)