Kargatzen...
Itxi

Memoria historikoa

Nola eskatu senide bat Erorien Haranetik ateratzeko?

eitb.eus

Leer en Castellano

Honakoak dira Erorien Haranean dagoen senitarteko baten gorpuzkia hobitik ateratzeko pausuak. Euskal Herriko hamar familiak prozesuari ekin diote.

Erorien Harana. Argazkia: EFE.

Gogora Institutuak labur azaldu ditu senide baten gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko eskatzeko jarraitu beharreko urratsak. Bertan gutxienez 1.231 euskal herritar daude lurperatuta.

Honakoa da eskaera egiteko jarraitu behar den prozesua:

1. Ondare Nazionalari informazioa eskatu behar zaio, ziurtatzeko familiartekoa Erorien Harenean ehortzita dagoela, identifikatuta dauden gorpuzkien artean.

2. Haranean ehortzita dagoenaren baieztapena jaso ondoren, hobitik ateratzeko baimena izapidetu behar da. Ahaidetasuna frogatuta eta gorpuzkien hobiratzeari buruzko datuak eman behar dira.

Gogorak azaldu duenez, hamar euskal familiak horretarako interesa azaldu dute. Senideen artean, zazpi Euskal Autonomia Erkidegotik eramandakoak dira, eta hiru, beste autonomia erkidego batzuetatik.

Kasu horietako seik Gogora Institutuaren bitartez egin dute eskaera, hiruk bere kabuz egin dute eta batek ez du oraindik prozesua hasi.

Institutua etengabe dago harremanetan familia horiekin. Espainiako Gobernuan aldaketa egon zenena, 2018an, prozesu horiek berriz aktibatu zituen. Bertan ehortzitakoen gorpuzkiak berreskuratzeko aukeraren aurrean, Gogorak aurretik laguntza eskatutako familiei informazioa helarazi zien.

Gogora Institutuaren arabera, Espainiako Memoria Historikoaren zuzendari nagusia gorpuzkiak lurpetik ateratzearen alde azaldu da, betiere familiek eskatzen badute eta teknikoki bideragarria bada.

Albisteak (1)