Ituna
Eusko Jaurlaritza: 'EAJ-PSE aurreakordioa konfiantza eta egonkortasun inbertsioa da'
Agentziak | Erredakzioa
Akordioa "albiste bikaina" dela uste du Exekutiboak. Garapen ekonomikoa, enplegu sorrera eta gizarte kohesioa bultzatzeko "aurrerapauso" bat dela erantsi du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Foru eta udal erakundeetan gobernu egonkorrak osatzeko, EAJren eta PSE-EEren arteko aurreakordioa aintzat hartu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan, "konfiantza, egonkortasun eta ongizate" inbertsioa delako.
Gobernu Kontseiluaren ondotik prentsaurrekoa eman du Erkorekak. EAJk eta PSE-EEk aurreakordioa itxi zuten astelehenean, bietako bat hauteskundeak irabazi dituen tokietan, foru eta udal erakundeetan elkarri babesa emateko konpromisoa hartuz.
Iragan legealdiko itunaren oso antzekoa da aurreakordioa, hau da, alkatea aukeratzeko bozketan aplikatuko da, eta ondoren gobernagarritasunera zabalduko litzateke.
Akordioa "albiste bikaina" dela uste du Erkorekak, gobernu formula bati jarraipena ematen diolako Euskadin. Bozeramailearen ahotan, formula horrek gizartearen beharrizanei eta etorkizuneko erronkei "eraginkortasunez" erantzun die.
Garapen ekonomikoa, enplegu sorrera eta gizarte kohesioa bultzatzeko "aurrerapauso" bat dela erantsi du.