Itxi

Memoria historikoa

'Frankismoaren krimenen' aurkako kereila bat aurkeztu du Andoaingo Udalak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Azken hilabeteetan garai horietako lekukotzak bildu ditu Udalak, Oroituz elkartearekin elkarlanean, eta Tolosako epaitegietan aurkeztu ditu.

Elkarretaratzea Tolosako epaitegietan. Irudia: EiTB.

Andoaingo Udalak "frankismoaren krimenen aurkako kereila bat" aurkeztu du Tolosako Auzitegian. Udalak esan duenez, azken hilabeteetan garai horietako lekukotzak bildu dituzte, Oroituz elkartearen laguntzarekin, eta horiek oinarritzat hartuta, auzitegietara jo dute.

Udalak azaldu duenez, kereilak 2017ko uztailean aho batez onartutako mozio bat izan du oinarri. "Mozio horretan frankismo garaian egindako krimenak bilduko zituen txosten bat egitea adostu zen", esan du.

Gainera, txosten hori egiteko ardura Oroituz elkarteak izan duela esan du. 1936 eta 70ko hamarkadaren artean gertatutakoa jaso da txostenean. "Behin txostena bukatuta, bi kereila kriminal aurkeztea adostu zen: bat, Argentinan, herrialde horretan irekitako prozesu judizialaren barruan, eta beste bat, Tolosako epaitegietan", esan du.

Asteazken goizean erregistratu da kereila, eta bertan izan dira Oroituz oroimenaren aldeko taldea eta frankismoaren zenbait biktima.

Albisteak (4)