Kargatzen...
Itxi

Itunak Gipuzkoan

PSE-EEk eta EAJk EH Bilduri Alkatetza kendu eta batera gobernatuko dute Andoainen

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Maider Lainez sozialista izango da alkate berria, alderdi biek adostutako akordioari esker.

Your browser doesn’t support HTML5 video

PSE-EEk eta EAJk akordioa adostu dute Andoainen batera gobernatzeko, EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan irabazi arren.

Alderdi biek agiri bateak jakinarazi dutenez, Maider Lainez sozialista izango da alkate berria. Orain dela lau urte akordio berdina adostu zuten, baina EAJko zinegotzi independente batek ez zuen alkategai sozialistaren izendapena babestu.

EH Bilduk 7 eserleku lortu zituen maiatzaren 26an; sozialistek, berriz, 5 bereganatu zituzten; EAJk, 4; eta, Elkarrekin Podemosek, 1.

Ostiral honetan adostutako akordioak "gehiengo osoa ematen die osoko bilkuran", eta, horrenbestez, Lainez alkate izendatuko dute bihar bai nahitaez. Maria Jose Izagirre (EAJ), berriz, alkateordea izango da.

PSE-EEk eta EAJk "Udaleko ohiko jarduerari ekingo diote batera"; halaber, "beharrezko ekimenak onartu eta erabakiak hartuko dituzte batera udal batzordeetan zein osoko bilkuretan ere".

Horrenbestez, EH Bilduk Alkatetza galdu egingo du hauteskundeetan garaile atera eta zinegotzi bat gehiago lortu arren. 2011n Ane Karrere izendatu zuten alkate.

Bideoak (1)