Memoria historikoa
Frankismoko krimenen aurkako kereila aurkeztu du Eibarko Udalak
Agentziak | Erredakzioa
Era berean, Udalak Maria Servini epaileari igorriko dio salaketa; izan ere, frankismoko krimenen kontrako auzia zabalik du Servinik Argentinako Epaitegi Federalean.
Frankismoko krimenen aurkako kereila aurkeztu du Eibarko Udalak bertako epaitegian, Udalak berak jakitera eman duenez. Horrela, Andoaingo eta Bergarako udalekin bat egin du Eibarrek.
Eibarko Memoria Taldeak elkarretaratzea deitu du epaitegien aurrean. Taldeko ordezkariek azaldu dutenez, frankismoan zehar desagertutako pertsonak, 1945era arte errepresaliatutako pertsonen eta enpresen kopurua eta 50 testigantza baino gehiago bildu dituzte kereilan.
Era berean, Udalak Maria Servini epaileari igorriko dio salaketa; izan ere, frankismoko krimenen kontrako auzia zabalik du Servinik Argentinako Epaitegi Federalean.
Prozeduran aurkezteko ekimena aho batez onartu zuen Eibarko Udalbatzak. Udalak ebazpena bete du orain, eta 1939tik 1945era egindako krimenak salatu ditu.