Itxi

Donostia

Goia, bigarrenez Donostiako alkate

eitb.eus

Leer en Castellano

EAJk Gipuzkoako hiriburuko Alkatetza lortu du, PSE-EEren aldeko botoekin. Biek negoziatzen jarraituko dute, koalizio gobernu bat lortzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eneko Goia EAJko hautagaia izango da, bigarren legealdiz jarraian, Donostiako alkatea. 10 zinegotzi jeltzaleen babesaz gain, PSE-EEren aldeko 5 boto izan ditu.

Donostiako Udaleko osoko bilkura ustekaberik gabe joan da. EAJ-PSE hitzarmenaz geroztik espero zen bezala, sozialisten botoak EAJri eman diote Alkatetza Gipuzkoako hiriburuan.

EH Bilduk 6 zinegotzi ditu, eta PPk eta Elkarrekin Podemosek, 3na.

Elkarrekin Pomodesek ere hautagaitza aurkeztu du bozketan. Aitzole Aranetak bere taldearen 3 boto besterik ez ditu jaso. EH Bilduren 6 zinegotziek eta PPren 3ek zuriz bozkatu dute.

Jeltzaleek eta sozialistek ez dute lortu oraindik legealdi osorako akordiorik. Astelehenean negotziatzen jarraituko dute koalizio gobernu bat

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)