Itxi

Bilbo

Aburto bigarrenez Bilboko alkate, aurreko legealdian baino babes handiagoarekin

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

EAJren 14 zinegotziek eta PSE-EEren 5ek bat egin dute, Bizkaiko hiriburuko udal-gobernurako egindako itunari esker.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juan Mari Aburto Bilboko alkate hautatu dute berriro, eta aurreko legegintzaldian baino babes handiagoa lortu du, Udala osatzen duten 29 zinegotzietako 19ren babesarekin (EAJko 14 eta PSE-EEko 5).

Udala osatzeko osoko bilkuran, Aburtok Bilboko alkate batek sekula lortu duen babes handiena eskuratu du.

Alkate izendatu eta gero, Aburtok esan du 2015ean lehen aldiz izendatu zutenean "bezain hunkituta edo gehiago" zegoela, eta "herritar guztien, Bilboko auzo guztien" alkate izateko "konpromisoa" berritzen duela "urteko 365 egunetarako eta egunaren 24 orduetan".

Aburtok azpimarratu du sozialistekin "lankidetza handia eta emankorra" espero duela, eta horien "leialtasuna" txalotu du.

EAJk eta PSE-EEk herritarren gehiengoak eskatzen duenari erantzuten diotela azaldu du: "Egonkortasuna, ardura, konfiantza, konpromisoa, fideltasuna, hiria hobetzeko proiektuak argi dituena, eta herritarrei erantzuten dakiena".

Udalaren osaketa amaitu ostean, EAJko eta PSE-EEko zinegotziek bilera egin dute atzo adostutako koalizio gobernurako akordioa sinatzeko.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)