Bartzelona
Colau Bartzelonako alkatea izango da berriro, PSC eta Vallsen botoei esker
Agentziak | Erredakzioa
Barcelona en Comuk, PSCk eta BCN Canvi-Cseko hiru zinegotzik babestu dute Colauren haitagaitza. Ernest Maragallen alde ERCk eta Juntsek egin dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ada Colau (BComu) aukeratu dute Kataluniako hiriburuko alkate, osoko bilkuran 41etik 21 zinegotziren babesa eskuratuta.
Maiatzaren 26ko hauteskundeetan 10 zinegotzi lortu zituen —2011an baino bat gutxiago—, eta PSCren 8 zinegotzien eta BCN Canvi-Cseko 3 zinegotziren (6 dira guztira) babesarekin, berriz alkatea izatea lortu du.
Ernest Maragall alkategaiak 15 boto izan ditu —ERCren 10 eta JxCaten 5—, eta Josep Bou popularrak bere alderdiko 2 boto izan ditu. Hiru ziruzko boto izan dira.
Colau babestu nahi ez zuten eta Ciudadanosekoak diren BCN Canvi-Cseko hiru zinegotziak dira zurizko botoak, ziur aski. Manuel Vallsen plataformaren barruan dauden beste hiru independenteek Colauren alde egin dute, Bartzelonak alkate independentista bat izan ez dezan.
Colauk "lege aginduz" hartu du kargua. Sozialistekin hitzartzeko eta Vallsen babesa onartzeko erabakia BComuko oinarriek hartu zuten. Ernest Maragall alkate ez egiteagatik eta ERCrekin gobernatu nahi ez izateagatik gogor kritikatu dituzte independentistek.
Osoko bilkura baino lehen, "logika" gailentzeko itxaropena zuen ERCk. PSC eta Vallsen babesarekin, mesfidantza handiagotuko dela ohartarazi du.