Itxi

Iruñea

Botoekin lortzen ez duena 'indarrez' bilatzea egotzi dio Mayak EH Bilduri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Iruñeko alkatearen esanetan, Joseba Asiron da atzo jasotako irain, oihu eta txistuen erantzulea, "giroa berotzen dabilelako".

Enrique Maya. Argazkia: EFE

Botoekin lortzen ez duena "indarrez" bilatzea leporatu dio Enrique Maya (Navarra Suma) Iruñeko alkateak EH Bilduri.

Cope irratian esan duenez, Joseba Asiron alkate ohia da igandean Iruñean jaso zituen irain, oihu eta txistuen erantzulea, "giroa berotzen dabilelako" eta zenbait komunikabidetan idatzi "probokatzaileak" argitaratu dituelako.

Mayaren hitzetan, atzo, Curia kalean, "zain genituen". "Tamalgarria da hiri honetan Bildurekin gertatzen dena, indarrez lortu nahi dutelako botoen bitartez eskuratu ez duten hori", salatu du.

Gainera, Nafarroako Gobernurako PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra bilatzen dabiltzan itunaz hitz egin du. Horren harira, Mayak esan du PSOEk Madrildik hitzarmena gelditzea espero duela, "Gobernua independentistei ez emateko".

Ildo horretan, atsekabetuta agertu da PSNren jokabidearen aurrean, ezin duelako ulertu orain arte Uxue Barkosen Gobernuaren oposizioa izan denak "orain haiekin biltzeko asmoa izatea".

Bukatzeko, argi utzi du Navarra Suma abstenitu egingo dela Pedro Sanchezen inbestiduran, baldin eta Foru Erkidegoan sozialistek koalizioa babesten badute. "Guk ditugun botoak baino askoz gehiago da Nafarroa, alegia, Espainiako etorkizunaren muina da", adierazi du.


Albisteak (1)

Bideoak (2)