Ertzaintza
Josu Bujanda izendatu dute Ertzaintzako buru
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jorge Aldekoaren lekua hartuko du. Cabacas auziaren epaia dela eta, Aldekoak dimisioa eman zuen abenduan eta harrezkero kargua hutsik egon da.
Josu Bujanda Zaldua superintendentea izendatu dute Ertzaintzako buru, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.
Jorge Aldekoaren lekua hartuko du. Cabacas auziaren epaia dela eta, Aldekoak dimisioa eman zuen joan den abenduaren 14an eta harrezkero kargua hutsik egon da.
Horrez gain, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak Alfonso Garaikoetxea izendatu du Hiritarren Babeserako taldearen buru, eta Jose Maria Yurrebasok Ikerketa Kriminala eta Polizia Judizialaren buru izaten jarraituko duela berretsi du.
Josu Bujanda Beasainen jaio zen, 1962an. Orain arte Hiritarren Babeserako taldea zuzentzen zuen. 36 urte luze daramatza Ertzaintzan eta denbora tarte horretan kargu ezberdinak izan ditu. Besteak beste, Donostiako eta Zumarragako komisariatan egin du lan eta Gipuzkoako Trafiko arduraduna izan da.