Iruñea
Altsasuko gazteen askatasuna eskatu dute sanferminetan egindako elkarretaratze batean
agentziak | erredakzioa
Kasuaren "injustizia" kritikatu dute, eta azpimarratu dute ezin dela "onarpenean erori, besterik gabe, gazte hauen, senideen eta horien herriaren zigorraren aurrean".
Elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean Altsasun guardia zibilekin izandako liskar batengatik preso dauden gazteen askatasuna eskatzeko.
Errekoleten plazan egindako elkarretaratzea Altsasuko Gurasoek antolatu dute, "Altsasukoak aske" eta "Justizia" lelopean.
Altsasuko Gurasoek kritikatu dute "injustizia egoeran" bizi direla, eta azpimarratu dute ezin dela "onarpenean erori, besterik gabe, gazte hauen, senideen eta horien herriaren aurkako zigorraren aurrean".
"Injustizia erraldoi hau gogorarazi eta salatu beharra dago", azaldu dute agirian, "Koska tabernako gertakaria helburu politikoetarako erabiltzeko muntaia" izan zela gaineratu aurretik.
Gurasoen esanetan, gazteen zigorrean "behin behineko espetxealdia gehiegikeriaz" ari dira erabiltzen, "hasieratik oinarrizko eskubideak kolokan jarri dituen dinamika politiko-judizial baten bitartez".
"Horregatik guztiagatik, gure haserrea zoriontasuna nagusi den leku eta data honetan adierazi eta ikusarazi nahi dugu", gaineratu dute.