ELKARRIZKETA
'Alderdi Sozialistak jokabide harroputz eta agintzailea du Madrilen eta Nafarroan'
RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA
Eztabaida handia dago EH Bilduren baitan. Bakartxo Ruiz Nafarroako bozeramaileak Maria Chiviteren inbestidura kolokan jarri du eta lau alderdien arteko aurrekordioa.
Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak aurrera doazen bitartean, EH Bilduk elkarrizketa mahai horretatik at jarraitzen du. Bakartxo Ruiz EH Bilduk Nafarroan duen bozeramailearen esanetan, koalizioaren baitan eztabaida handia dago PSNk EH Bildurekiko duen jarrera dela eta. Izan ere, Alderdi Sozialistak uko egin dio EH Bildurekin hitz egiteari. Bakartxo Ruizen esanetan, oinarriek erabakiko dute EH Bilduk zer egingo duen Maria Chiviteren (PSN) inbestiduran. Zehazki, Nafarroako mahai politikoak hartzen duen erabakia berretsi beharko dute. Hala ere, PSN gauzak zail jartzen ari dela onartu du, esertzeari uko eginda.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, PSNri galdetu dio ea zein alderdi politikotan sostengatuko den legegintzaldian zehar gehiengo egonkorra bermatzeko.
PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak lorturiko aurrekoardioari buruz galdetuta, harrituta agertu da, haren esanetan, "oso azkar" erdietsi dutelako adostasuna. 2015eko akordio programatikoarekin alderaketa eginda, eduki aldetik oso ezberdina dela eta orduan laukoak gehiengo absolutua zuela azpimarratu du. Aurrekordioak "elkarbizitzaz" hitz egitea eta gero EH Bildu bazterrean uztea deitoratu du. "Madrilen eta Nafarroan serioa ez den estilo harroputza erabiltzen du", gaineratu du.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du