Itxi

Presoak

ETAko presoentzat 'omenaldiak' deitze hutsa delitu izatea nahi du PPk

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Deialdia egitea bera zigortu ahal izatea eta hiru urteko kartzela-zigorra jartzea eskatzen du, ekitaldia egin den ala ez kontuan izan gabe.

Santi Arrospideren ongi etorri pankarta, Lasarten. Argazkia: Efe

PPk lege organiko proposamena egin du Diputatuen Kongresuan terrorismo delituak ez daitezen preskribatu, eta terrorismoagatik zigortutako pertsonentzat omenaldiak deitzeagatik hiru urteko kartzela-zigorra jarri ahal izateko.

Pablo Casado PPren presidenteak eman du proposamenaren berri, Gasteizen antolatu duten 'Miguel Angel Blanco Udako Eskola'n, ETAk zinegotzia hil zuela 22 urte bete direnean.

Casadok adierazi duenez, "zoritxarrez", ekitaldiak egiten jarraitzen dute presoak espetxetik ateratzen direnean, eta horren aurrean, "memoria" aldarrikatu du, terrorismoaren biktimei "konponketa eta omenaldia" eskaintzea.

"Ongietorriak" antolatzeagatik gaur egun dagoen zigorra zabaldu nahi dute "harrera publikoak edo ohorezko ekitaldiak" ere sartzeko.

Hori horrela onartuz gero, ETAko preso ohi baten harrera edo dena delakoa antolatzen duenak delitua egingo du, ekitaldia azkenean egiten den ala ez kontuan izan gabe, Casadoren esanetan.

Albisteak (1)