RADIO EUSKADI
Esteban: 'Badira bi aste PSOE ez dela gurekin harremanetan jarri. Eurek jakingo dute'
RADIO EUSKADI | EITB.EUS
EAJko diputatuak aurreratu duenez, PSOEk eurekin hitz egiteko borondaterik agertzen ez badu, jeltzaleek abstentziora joko dute Sanchezen inbestiduran.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Predo Sanchezen inbestidura saioa hasteko ordu batzuk baino falta ez direnean begirada guztiak PSOE eta Podemos arteko negoziazioan jarrita badaude ere, gainerako alderdien botoaren norabidea erabakigarria izango da, besteak beste, EAJrena.
Hala ere, Radio Euskadin goizean egin dioten elkarrizketan, Aitor Esteban EAJren diputatuak Kongresuan adierazi du badirela bi aste PSOE ez dela harremanetan jarri jeltzaileekin, inbestiduraren inguruan hitz egiteko.
PSOE eta Podemos alderdiek Espainiako Gobernua osatzeko adostuko duten balizko programa goitik behera aztertuko dutela ziurtatu du Estebanek, eta politikoki "onargarriak ez diren interpretaziorik" ez dutela ametituko gaineratu du.
"Deitzen ez badigute eta ez baldin badugu elkarrekin hitz egiten, abstenitu egingo gara", aurreratu du diputatu jeltzaleak.
EAJk ez duela "ez presarik, ezta egonezinik ere" adierazi du. "Eurek jakingo dute zer nahi duten", zehaztu du.