Itxi

Inbestidura

Gobernua osatzeko 'beldurrik' ez izateko eskatu dio Estebanek Sanchezi

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

EAJk Kongresuan duen bozeramaileak jakinarazi duenez, jeltzaleak abstenituko dira astearte honetan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente inbestitzeko izango den bozketan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "ausarta izateko eta beldurrik gabe" Unidas Podemosekin Gobernua osatzeko eskatu dio Pedro Sanchez hautagai sozialistari inbestidura eztabaidaren bigarren saioan.

Estebanen esanetan, gehitu behar duela konturatu behar da Sanchez; horrenbestez, amore eman behar duela esan du. Izan ere, ez dezala sinetsi gainerako alderdiak atxikimendu kontratu huts bati erantsiko direnik.

PSOEren eta Podemosen negoziazioen nondik norakoak ezagutzen ez dituela esan du Estebanek; hala ere, jeltzaleak azpimarratu duenez, akordiorik ez adosteko ematen ari diren presioak ezin dira aitzakia izan desakordioa justifikatzeko.

Horrenbestez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente inbestitzeko arratsaldean izango den bozketan EAJ abstenituko dela jakinarazi du Estebanek.

EAJko bozeramaileak "eskuzabala" eskaini dio Sanchezi eta, azkenik hautatua ateratzen bada, "zortea" izan dezala opa dio. Hala ere, Sanchezek ez ditu presidente izateko beharrezko laguntzak, gehiengo osoa (176 aldeko boto) lortu behar baitu, eta litekeena da bigarren bozketa batera joan behar izatea.

Sanchezen betebeharra "gehiengoa lortzen saiatzea dela" esan du Estebanek. Horretarako, "oinarriak jarri" behar dituela gogorarazi dio, baita "ausart izatea" ere.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)