Itxi

Biktimak

Foro Sozialak polizia gehiegikerien biktimekiko ardura onartzeko eskatu dio Madrili

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Plataformaren ustez, ardurak bere gain hartzea "urrats garrantzitsua" izango litzateke "partekatutako memoria kritikoa" eraikitzeko bidean.

Foro Sozial Iraunkorrak, euskal bake prozesua sustatzen duten sindikatuek eta elkarteek osatzen dutenak, uste du Espainiako Gobernuak bere gain hartu beharko lukeela ardura Espainiako Poliziak edo Guardia Zibilak torturatutako, zauritutako edo hildako pertsonen "giza eskubideen urraketaren" aurrean.

Plataformaren ustez, ardurak bere gain hartzea "urrats garrantzitsua" izango litzateke "partekatutako memoria kritikoa" eraikitzeko bidean.

"Bere garaian giza eskubide urraketa horien arduradun izan ziren gobernu desberdinen izenean" egin beharko luke Espainiako Gobernuak keinu hori, plataformaren arabera, izan ere, "Estatuko Segurtasun Indarren biktimek bigarren edo hirugarren mailakoak" sentitzen direla adierazi diote.

Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, Euskal Herrian bizitako "indarkeria aroan, giza eskubideen urraketa ugariren arduradun izan dira", azaldu du Foro Sozialak, Eusko Jaurlaritzaren txostenean 4.113 tortura kasu bildu zituztela gogorarazi aurretik.

Bestalde, txalotu egin du azken 10 urteetan Espainiako segurtasun indarren presentzia % 22,6 murriztu izana.

Albisteak (4)