Itxi

Espainiako Gobernua

Aste honetan Podemosekin hitzordua jarriko duela iragarri du Abalosek

Agencias | Redacción

Leer en Castellano

Alabaina, oraindik ez dago data zehatzik Pedro Sanchezen eta Pablo Iglesiasen arteko bilera baterako. Abalosek azaldu duenez, lehenik bi alderdietako negoziazio-taldeak bilduko dira.

Jose Luis Abalos, Espainiako jarduneko Sustapen ministroa. Argazkia: EFE

Jose Luis Abalos Espainiako jarduneko Sustapen ministro eta PSOEko Antolakuntza idazkariak astelehen honetan jakinarazi duenez, Podemosen negoziazio-taldearekin hitz egingo du aste honetan, “programa bateratua” adostea helburu eta PSOEk bihar publiko egingo duen 300 puntuko dokumentua hizpide izateko eta lankidetza formulei buruz eztabaidatzeko asmoz, hain zuzen ere.

Hala adierazi du gaur buruzagi sozialistak, PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak uda ostean egindako lehen bileraren ondoren. Bertan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak bihar aurkeztuko duen agiria aztertu dute. Zehazki, Podemosek egindako proposamen batzuk eta, abuztuan bildu ziren gizarte mugimenduekin adostutako hainbat ekarpen biltzen ditu dokumentuak.

Alabaina, oraindik ez dago data zehatzik Pedro Sanchezen eta Pablo Iglesiasen arteko bilera baterako. Abalosek azaldu duenez, lehenik bi alderdietako negoziazio-taldeak bilduko dira.

"Aste honetan Podemosekin hitz egingo dugu, bi alderdietako negoziazio-taldeak bildu ahal izateko eta dokumentu horren inguruan hitz egiten hasteko. Bilera horietan lankidetzarako formula ezberdinak aztertu ahal izango dira, eta programa komuna martxan jartzeko nola jardun dezakegun ikusteko aukera izango dugu", azpimarratu du Abalosek.

Bestalde, sozialistekin hitzartzen dituzten politikek aurrera egiten dutela bermatzeko, Podemos Gobernuan ordezkariak izatearekin tematuta dagoela ikusita, buruzagi sozialistak erantzun du "oinarriari buruzko akordio bat lortzen bada, ondoren hori nola gauzatzen den ikusteko aukerak” aztertu behar direla.

Albisteak (4)