Itxi

PSOE-EAJ bilera

Autogobernuarekiko errespetua eskatuta, EAJk Sanchezen inbestidura ahalbidetuko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Horrez gain, Pedro Sanchezek aurkeztutako programa kritikatu du eta negoziatzeko deia egin die PSOEko eta Podemoseko buruzagiei.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Andoni Ortuzarrek ziurtatu du EAJk ez duela Pedro Sanchezen inbestidura blokeatuko, baina euskal autogobernua errespetatzea exijitu dio PSOEri, eta hori hala izango dela bermatuz gero, inbestidura saioan baiezkoa ematea aztertuko lukete jeltzaleek, abstentzioaren ordez.

Pedro Sanchez eta Andoni Ortuzar bi ordutik gora egon dira bilduta PSOEk Madrilen duen egoitza nagusian, inbestiduraz hitz egiteko.

Horrez gain, Alderdi Sozialistari eta Podemosi negoziatzeko eta akordio batera heltzeko eskatu die, hauteskundeak errepikatu behar izatea saihesteko.

Halaber, Pedro Sanchezek aurkeztutako programa progresista kritikatu du, lurralde antolaketari dagokionez "ausartagoa" izan zitekeela iritzita.

Bestalde, Jose Luis Abalos PSOEko Antolakuntza idazkaria EAJren jarrera eskertu du, gobernagarritasunarekin konprometituta dagoela esan da. Ildo horretan, jeltzaleak "aliatu estrategikoak" direla azpimarratu du.

Podemosen kasuan, Abalosek adierazi du berri ona dela bihar biltzeko prest agertu izana. Alderdi moreak sozialisten programa onartzeko eta hauteskundeak saihesteko aukera egon badagoela nabarmendu du Abalosek.

EH Bilduk Sanchezen programa kritikatu du

Bestalde, EH Bilduk Pedro Sanchezek atzo aurkeztutako programa kritikatu du, Euskal Herriari aipamenik egiten ez diolako, baina, hala ere, bere helburua eskuina boterera ez heltzea dela berretsi du. Ildo horretan, alderdi ezkertiar eta progresistei akordio batera heltzeko dei egin die.

Mertxe Aizpurua diputatuak esan du PSOEk argitaratutako programa "bete ez diren promesen bilduma" dela eta proposamen hori "marketin operazio bat" baino ez dela.

EH Bilduko diputatuaren iritzian, dokumentu horrek "hauteskunde programa baten itxura dauka", eta ez inbestidura adosteko programa batena. "Betetzeko asmorik ez dituzten promesak dira", du.

Horrez gain, PSOEk EH Bildu "baztertzen" jarraitzen duela eta bi alderdien arteko harremanik ez dagoela salatu du. Alabaina, "gurekin hitz egin nahi ez badute ere, PSOEk jakin behar du Gobernu progresista bat osatu nahi badu, gurekin kontatu beharko dutela; izan ere, erabakigarriak gara Kongresuan", erantsi du.


Albisteak (3)

Bideoak (1)