Itxi

Espainiako Gobernua

Sanchezek erdibideko akordio bat eskaini dio Iglesiasi, garaile eta galtzaile gabekoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Espainiako presidenteak azpimarratu du "negoziatzen jakitea negoziatu nahi izatea" dela, eta negoziazio on bat "aurkako jarreren arteko erdibideko irtenbidearekin" amaitzen dela.

El presidente del Gobierno de España en funciones y líder del PSOE, Pedro Sánchez. Foto: EFE

Negoziazioan "erdibideko konponbide bat" onartzeko deia egin dio ostegun honetan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruari. Hain zuzen ere, bi alderdi horietako talde negoziatzaileek gaur arratsaldean hitz egingo dute berriro, inbestidurari buruz.

Sanchezek azpimarratu du "negoziatzen jakitea negoziatu nahi izatea" dela, eta negoziazio on bat "aurkako jarreren arteko erdibideko irtenbide batekin" amaitzen dela. Kasu horretan, Iglesiasek exijitzen duen koalizio gobernuaren eta PSOEk bakarrik gobernatzeko hasieratik defendatu duen formularen arteko erdibidearekin.

Iragan asteartean, Sanchezek hirugarren aukera bat proposatu zion: Gobernuz kanpoko goi-karguak eskaini zizkion Podemosi. Eskaintza hori, baina, gaurko bileran zehaztuko dute.

Bestalde, Nadia Calviño Ekonomiako ministroa aurkeztu eta hark negoziatzeko duen gaitasuna nabarmendu du Espainiako presidenteak, gaur egun dohain hori nahitaezkoa dela iritzita. Izan ere, Sanchezen hitzetan, "irtenbideak ematen dituen politika da politikarik baliagarriena".

Bukatzeko, "irainetan" oinarritutako egungo politikarekin bukatzeko beharrizana azpimarratu du, "PSOEko edo Gobernuko emakumeekin sarritan gertatzen delako". Bereziki, Bibiana Aido eta Leire Pajin ministro ohien kasuak izan ditu gogoan, baina Irene Monterorekin (Podemos) jazotakoa ere aipatu du. Azken horri zorionak eman dizkio, Federico Jimenez Losantosen aurka irain matxistengatik abiatutako auzia irabazi duelako.



Albisteak (5)