Itxi

Inbestidura

Celaak esan du Podemosekin desadostasunak dituztela, baina bidea dutela egiteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Espainiako Gobernuko bozeramaileak ziurtatu du sozialistek "itxaropena" dutela, eta negoziatzen jakitea ez dela inposatzea, ezta oraindik existitzen ez den emaitza bat lortzen saiatzea ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Unidas Podemosekin inbestidura osteko lehenengo bilera egin ondoren, Isabel Celaa Espainiako Gobernuko jarduneko bozeramaileak ostiral honetan esan du "desadostasunak" dituztela, baina "negoziatzen jarraitzeko eta sakontasunez lan egiteko" asmoa ere badutela, "eta horrek azken finean esan nahi du, oraindik ere, bidea dugula egiteko", gaineratu du.

Ministro Kontseiluaren ondotik emandako prentsaurrekoan, Celaak azaldu du PSOEk "hirugarren aukera" bat eskaini diola Podemosi, "sozialisten hasiera bateko jarreraren eta Podemosek koalizio gobernuaren alde egindako aldarrikapenaren erdibide bat, hain zuzen ere". Horretarako negoziatu beharra dago, alegia, oraindik existitzen ez diren emaitzak bilatu behar dira".

Ildo horretan, PSOEren azken proposamenaz esan du "aldaketak eta xehetasunak onartuko dituela".

"Horra arte iristeko, presidenteak iritzi asko entzun behar izan ditu abuztuan zehar", adierazi du Celaak hainbat erakunderekin eta gizarte zibilarekin Sanchezek egin dituen bileren harira.

Espainiako Gobernuko bozeramaileak ziurtatu du sozialistek "itxaropena" dutela, eta negoziatzen jakitea ez dela inposatzea, ezta oraindik existitzen ez den emaitza bat lortzen saiatzea ere.

Gobernuak parte-hartze aktiboa eta handia eskaini dio Podemosi, akordioaren truke

Espainiako Gobernuak Podemosi hitzeman dio parte-hartze "aktiboa eta handia" izango duela baldin eta Pedro Sanchezen inbestidura babesten badu, nahiz eta baztertu egin duen alderdi morea Ministroen Kontseiluan egotea.

Bestalde, Celaak azpimarratu du Sanchez eta Iglesias aurki bilduko direla, baina ez du hitzordu horren data aurreratu.

"Ziur nago hitz egingo dutela, eta bilduko direla", esan du.

Unidas Podemosekin koalizio gobernua osatzea, aldiz, ezinezkotzat jo du. "Mahai gainean beste formula batzuk daude", arrazoitu du.


Albisteak (6)

Bideoak (1)