Itxi

Barne-hauteskundeak

EAk urriaren 25ean aukeratuko du idazkari nagusi berria

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Joseba Gezuraga jarduneko idazkari nagusiak jakinarazi du primarioak hasi direla. Urriaren 14an onartuko dira hautagaitzak, eta orduan hasiko da kanpaina.

Joseba Gezuraga EAren jarduneko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

Eusko Alkartasuneko militanteek idazkari nagusi berria aukeratuko dute hurrengo urriaren 25ean egingo dituzten hauteskunde primarioetan, EH Bildu koalizioaren barruan dagoen alderdiak jakitera eman duenez.

Joseba Gezuraga jarduneko idazkari nagusiak Exekutiba Nazionalari esan dio martxan dagoela primarioen prozesua, iazko Kongresuan onartutako estatutu berrietatik eratorritako Hauteskunde Antolakuntza Batzorde berria abian jarri ostean.

Datorren irailaren 30ean adieraziko diete militanteei erroldan dauden ala ez, eta urriaren 14an izendatuko dituzte hautagaitzak.

Orduan hasiko da kanpaina, 10 egunekoa, eta 25ean izango da Pello Urizarren lekua hartuko duen idazkari nagusia aukeratzeko bozketa.

EAren kritikoek, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako koordinadoreak buru dituztela, ez dute primarioen prozesua onartzen, EAren Bermeen Batzordeak primarioen araudia bertan behera utzi zuelako, exekutibako kide guztiek alderdiaren datu baserako sarbidea eduki arte.

Albisteak (3)