Itxi

Kontrolerako saioa

Alderdiak mokoka Kongresuan, hauteskundeen errepikapena mahai gainean dagoela

Agentziak

Leer en Castellano

Legegintzaldi honetako azken kontrolerako saioa A10era begirako lehen hauteskunde eztabaida bilakatu da. Blokeoaren ardura elkarri aurpegiratu diote buruzagi politikoek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Beste hauteskunde batzuen atarian gaudela agerian geratu da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Amaitzear den XIII. legegintzaldi honetako bigarren eta azken kontrolerako saioa dago asteazken honetan, eta bezperan iragarritako hauteskunde errepikapena mahai gainean, azaroaren 10erako bozen lehen hauteskunde eztabaidaren lekuko izan da behe ganbera. PSOEk Podemosi, PPri eta Ciudadanosi egotzi die porrota; sozialistek Albert Riveraren alderdiari egindako keinuak arbuiatu ditu koalizio moreak. PPk ere Sanchez izan du jomuga, eta horren "ezgaitasuna" kritikatu du. ERCk eta EAJk ere estu hartu dute Espainiako jarduneko presidentea.

Pedro Sanchez PSOEko buruzagi eta jarduneko presidentea azaroaren 10ean gehiengo "sendoa" lortuko dutelakoan dago, eta hala, gainerako hiru alderdi handiek (PP, Cs eta Unidas Podemos) ezingo dute gobernu osaketa "blokeatu". 

Izan ere, Sanchezen aburuz, hiru alderdi horiek dira blokeo politikoaren erantzule. Casadori "Estatu zentzu falta" egotzi dio buruzagi sozialistak; Albert Riverari, "erantzukizun falta", eta Pablo Iglesiasi, "dogmatismoari".

Sanchezek ika-mika gogorra izan du Pablo Casado PPko buruzagiarekin.

Buruzagi 'popularra'k jarduneko presidentearen aurka egin du, eta "ezgaia" deitu dio: "Inbestidura bat kudeatzeko gai ez denak nekez kudeatuko du Espainia bezalako nazio bat".

Ohartarazpena ere egin dio, hauteskundeak arriskutsuak izan daitezkeelako. Casadoren ustez, "Hauteskundeek sortzen duten nekeari esker izan nahi du presidente Sanchezek, eta hori arduragabekeria hutsa da".

Ione Belarra Unidas Podemosek Kongresuan duen bozeramaile ondokoak ere PSOE izan ditu jomuga. Salatu duenez, sozialistek bost hilabete eman dituzte "ezertxo ere negoziatu gabe", eta azken unean "Rivera estimatuari" bidalitako gutuna kritikatu du. "Nahi zenuten lekuan gaudela pentsatuko du jende askok", erantsi du.

Podemosen bozeramaileak uste du Sanchezek ez zuela eurekin ezertxo ere adostu nahi, Gobernura helduta ezingo luketeelako adostutako ez bete, eta hortaz, CEOE, Enpresaburuen elkargo edo Santander banketxearen kontrako neurriak hartu beharko lituztekeelako. 

Kritika zorrotzak ERCren aldetik ere

Gabriel Rufian ahoan bilorik gabe mintzatu da gaurko saioan. Salatu duenez, "sozialistak indartsuen daudenean eskumatik gertuen daude". Hori horrela, uste du hauteskunde kanpainan "155 artikuluaren Sanchez" nagusiko dela eta deitoratu du "aukera historikoa" galdu duela, "arduragabekeriagatik". 

ERCren bozeramailearen iritzian, "politikariek jendea potroetarako daukate". "Feminismoarentzat VOX dena, horixe bera da negoziazioarentzat PSOE", aurpegiratu dio Sanchezi.

Ciudadanosi egindako keinuei buruz, Rufianek esan du "talde deitzen zaituzten horiekin" negoziatzen saiatu direla.

Rufian, adierazpenak egiten. Argazkia: EFE

Aitor Esteban bozen errepikapena gaitzetsi du eta eta euskal agendaren auzia atera du hizpidera. Izan ere, EAJren diputatuak nabarmendu duenez, hauteskundeak izan zirenetik Espainiako Gobernuak EAEko eta Nafarroako lan eta proiektuak eta transferentzien auzia geldiarazi ditu. Estebanen ahotan, "gai askotan aurrera egin zitekeen, halakoak bulego normaletan konpontzen direlako, baina Gobernuak ez du pauso gehiago eman nahi izan".

"Ez dakit nortzuk egongo diren hurrengo Gobernuan, ikusiko dugu zer gertatzen den, baina EAJ hemen izango da euskal agenda gogorarazteko", adierazi du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)