Itxi

Avila

Urdangarin espetxetik atera da aurrenekoz borondatezko lanak egiteko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Astearte eta ostegunero aterako da, Pozueloko egoitza-zentroko desgaitu intelektualei mugikortasun eta kirol egokituan laguntza emateko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñaki Urdangarin 09:00 aldera atera da Brievako (Avila) espetxetik borondatezko lanak egiteko Pozuelo de Alarconen (Madril) dagoen Hogar Don Orione. Zentro horretan dauden desgaitu intelektualei mugikortasun eta kirol egokituan laguntza emango die.

2018ko ekainaren 18an espetxean sartu zenetik, Cristina infantaren senarra lehendabiziko aldiz atera da kartzelatik. 5 urte eta 10 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Noos auziagatik. 

Ibilgailu gris batean atera da, autoaren atzeko eserlekuetan eta estalitako kristalik gabe.

Astearte eta ostegunero joango da Pozueloko desgaituen zentrora, eta arratsaldeko lehen orduan itzuliko da espetxera, EFE albiste-agentziak jakinarazi duenez.

Zaintza epaileak ezarritakoaren arabera, kartzelatik ateratzen den unetik zortzi ordu izango ditu Urdangarinek espetxera bueltatzeko.

Hogar Don Orione zentroa Italiako erlijioso-kongregazio batek zuzendutako irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Desgaitasun intelektuala eta mendekotasun handiko pertsonak zaintzeko egoitza-zentro eta eguneko zentroa da.

Albisteak (2)

Bideoak (1)