Itxi

Politika orokorreko eztabaida

Iriarte: 'Eusko Jaurlaritza ez dago krisi bati aurre egiteko prest'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Urkullu "Espainiarekin kezkaturik" dago, "eskuak loturik" dituela onartu eta Estatuan "Gobernu egonkor bat egotea" herri honetako arazoen konponbide gisa proposatzen du, kritikatu duenez.

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE/David Aguilar

Iñigo Urkulluren Gobernua "ez dago gainera datorkigun krisiari aurre egiteko prest", azaldu du Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean.

Legealdiko politika orokorreko azken eztabaidan lehendakariari erantzun dio Iriartek Gasteizko Ganberan. Iriarteren hitzetan, "krisi ekonomiko global baten atarian gaude", eta Euskadik ezin dio "burujabetzarik gabe" aurre egin.

"Atzeraldi berri bat helduko dela iragarri dute, hau da, krisi bat, hori diote adituek, datuek berretsi egiten dute, eta egoera orokor horretan, Espainia krisi politikoan murgilduta dago, konponbide bat eman ezinean", gaineratu duenez.

Urkullu "Espainiarekin kezkaturik" dago, "eskuak loturik" dituela onartu eta Estatuan "Gobernu egonkor bat egotea" herri honetako arazoen konponbide gisa proposatzen du, kritikatu du EH Bilduko bozeramaileak.

"Eskuak lotuta ditugu, burujabetzarik ez dugulako", esan du Iriartek. Gizartea "zalantzatan" murgiltzea leporatu dio lehendakariari, "jendeak ziurtasunak behar dituenean".

Azkenik, koalizioko bozeramaileak azaldu duenez, "salbuespeneko" egoera honen aurrean ezohiko erantzunak bilatu behar dira, eta horretarako "gobernagarritasunarekin konpromisoa" hartzeko prest agertu da, aurrekontuak barne, baina "Madrilen gertatu behar denari itxaron gabe".

Albisteak (4)