Katalunia
'Askatasuna guztiaren gainetik jarri eta ondorioak onartzera' deitu du Torrak
Agentziak | Erredakzioa
"Erradikaltasun demokratiko, errepublikazaletasun, eskubide zibil, sozial eta politikoen defentsa, indarkeria barik eta, beharrezkoa denean, desobedientzia zibilarekin" egitea eskatu du.
"Etortzear dagoenaren aurrean askatasuna guztiaren gainetik jarri eta ondorioak azkenera arte onartzera" deitu du Quim Torra Generalitateko presidenteak. Adierazpen askatasunagatik borroka txikirik ez dagoela ziurtatu du agintariak, Generalitateak ohar batean jakitera eman duenez.
Joan Jorda pintorearen 'Llavors' erakusketan izan da buruzagia, Santa Coloma de Farnersen (Girona). "Erradikaltasun demokratiko, errepublikazaletasun, eskubide zibil, sozial eta politikoen defentsa, indarkeria barik eta, beharrezkoa denean, desobedientzia zibilarekin" egitea eskatu du Torrak.
Gainera, 1939an Frantzian erbesteratu zen margolariaren figura eredu gisa jarri du Torrak. "Desobeditu, erbesteratu eta ez zen ados egon", gogorarazi du.
"Milaka kataluniarrek eta milaka errepublikarrek bizi izandako izugarrikeriak modu gordinean" erakusten ditu haren obrak, Generalitateko presidenteak azpimarratu duenez.