A10 HAUTESKUNDEAK
Errejonen alderdiak azaroko hauteskunde orokorretara aurkeztea erabaki du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mas Madrideko kideek asteazkenean egingo dute ofizial erabakia, asanbladan, eta egun horretan bertan aukeratuko dute presidentegaia.
Mas Madrid Iñigo Errejonen alderdiko militantziak eta kargu publikoek bozketa egin dute gaur arratsaldean azaroaren10eko hauteskundeetan zer egin erabakitzeko, eta hitzordu horretarako hautagaitza aurkeztea erabaki dute.
Asteazkenean egingo dute ofizial erabakia, asanbladan, eta egun horretan erabakiko dute nor izango den euren zerrendaburua. Dena dela, zantzu guztien arabera, Iñigo Errejon bera izango da.
Bere plataformako kideek esan dute "oinarriek hartu duten erabakia administratzen jakingo duela", eta argitu dute hauteskundeetara aurkezteko erabakiarekin ezkerreko botoemaileen "abstentzioari aurre egin" eta "gehitu" egin nahi dutela, "inoiz ez gutxitu edo banatu".