Itxi

KATALUNIA

Kataluniako Parlamentuko aurreko Mahaia epaituko dute azaroaren 19tik 22ra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Anna Simo, Simona Barrufet, Lluis Corominas, Lluis Guino eta Joan Josep Nuet Mahaiko kide ohiak eta Mireia Boya parlamentari ohia eseriko dira akusatuen aulkian, desobedientzia leporatuta.

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Kataluniako Parlamentuko Mahaiko bost kide ohi eta Mireia Boya CUPeko parlamentari ohia epaituko ditu azaroaren 19tik 22ra bitartean, U-1a tarteko.

Ostiral honetan Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, epaiketa lau egunetan egingo da, goizez eta arratsaldez, 09:00etan hasita.

Anna Simo, Simona Barrufet, Lluis Corominas, Lluis Guino eta Joan Josep Nuet Mahaiko kide ohiak eta Mireia Boya parlamentari ohia eseriko dira akusatuen aulkian, desobedientzia leporatuta.