Itxi

Hauteskunde orokorrak

EH Bilduren Mahaiak Kongresurako eta Senaturako hautagaiak errepikatzea proposatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Koalizio subiranistak Internet bidezko barne-kontsulta egingo du, oinarriek erabakia berrets dezaten. Bozketa astearte honetan egingo dute.

Bel Pozueta izango da berriro Kongresurako hautagaia Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan Kongresurako eta Senaturako hautagaiak errepikatzea proposatu du EH Bilduren Mahai Politikoak.  

Koalizio subiranistak ohar bidez jakinarazi duenez, EH Bilduren oinarriek berretsi beharko dute orain erabaki hori, eta horretarako barne-kontsulta egingo dute astearte honetan, Internet bidez, gauerditik 18:00ak arte.  

Militanteek proposamena berretsiz gero, Kongresurako zerrendaburuak Mertxe Aizpurua (Gipuzkoa), Iñaki Ruiz de Pinedo (Araba), Oskar Matute (Bizkaia) eta Bel Pozueta (Nafarroa) izango dira.

Senaturako zerrendaburuak, berriz, Gorka Elejabarrieta (Gipuzkoa), Arantza Gutierrez (Bizkaia), Garazi Dorronsoro (Araba) eta Oihan Mendo (Nafarroa).

Albisteak (5)