Itxi

Nafarroa

Absolbitu egin dute auzipetutako polizia bakarra, Zudaireren pilotakadaren kasuan

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Aingeru Zudairek begi bateko ikusmena galdu zuen Iruñean pilotakada bat jasota. Ebazpenean aitortu dutenez, pilotakadagatik galdu zuen begia, baina ez dago nork jaurti zuen jakiteko modurik.

Aingeru Zudaire gazte atarrabiarrak pilotakada bat jaso eta begi bat galdu zuenetik 7 urte igaro direnean, Iruñeko Auzitegiak absolbitu egin du auzipetutako polizia bakarra, Espainiako Polizia Nazionaleko agentea.

Ebazpenean aitortu dutenez, pilotakadagatik galdu zuen begia, baina ez dago nork jaurti zuen jakiteko modurik.

2012an jaso zuen pilotakada, Iruñean, ELAk eta LABek deitutako greba orokor baten baitan.

Aingeru Zudaireren salaketa hirutan artxibatu zuten, eta instrukzio-epaileak esan zion errudunak sindikatuetan bila zitzala, ez Polizian.

Auzitegiak ebatzitakoaren arabera, erruduna tiro egin zuena da, baina ez du identifikatu.