Kataluniako prozesua
ANCk eta Omniumek bost martxa antolatu dituzte 'proces'aren epaia ateratzen denerako
agentziak | erredakzioa
ANCren prentsa-oharrean azaldu dutenez, Gironatik, Tarragonatik, Tarregatik (Lleida), Vicetik eta Bergatik (Bartzelona) abiatuko dira, eta hiriburuan egingo dute bat hiru egun geroago.
ANCk eta Omniumek bost martxa antolatu dituzte Kataluniako prozesuaren ebazpena ateratzen denerako. 100 kilometroko ibilbidea egin ostean, Bartzelonan bat egingo dute aipatu manifestazioek.
Bost zutabeak ('Marxes per la Llibertat' deiturikoak) Gironatik, Rarragonatik, Tarregatik (Lleida), Vicetik eta Bergatik (Bartzelona) abiatuko dira, eta 20 kilometroko bost etapatan egingo dira, prentsa-ohar bateratu batean azaldu dutenez.
Elisenda Paluzie ANCren presidenteak eta Marcel Mauri Omniumen presidenteordeak eman dute epaiaren aurrean adostu duten erantzunaren berri, ebazpena jasotzeko egun gutxi falta direnean.
Auzitegi Gorenak ebazpena kaleratzen duen egunean bertan, berriz, elkarretaratzeak egingo dituzte 20:00etan hainbat udalerritan, bi erakundeek jakinarazi dutenez.
Martxen lehenengo bi egunetan bina etapa egingo dituzte (bat goizean eta bestea arratsaldean), eta hirugarren egunean goizekoa bakarrik egingo da, Bartzelonara eguerdian iristea espero baitute.
"Mobilizazioen protagonismoa herritarrei itzultzea" omena da helburua, gaineratu du ANCk, parte-hartzaile mugarik ez dagoela eta etapa guztiak herrigune batean amaituko direla zehaztu aurretik.
Gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen emango dute, eta etapa amaitzen den lekuan doan lo egiteko aukera egongo da, hurrengo egunean ibilaldiarekin jarraitu ahal izateko. Lotarako tokia erreserbatu egin behar da webgune batean.
Martxa baketsu historikoetan oinarritu omen dira ekimen hau antolatzeko, eta preso dauden buruzagi independentisten "askatasunaren aldeko herri erantzuna" izatea nahi dute, herri osoa inplikatu zeregin horretan.