Itxi

A10eko hauteskunde orokorrak

Mari Mar Blanco izango da Kongresurako PPren Arabako zerrendaburua

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Beatriz Fanjul eta Iñigo Arcauz izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak, apirileko hauteskundeetan aulkirik lortu ez bazuten ere. Gipuzkoako PP haserre agertu da Arcauzen hautagaitzarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mari Mar Blanco izango da Arabako PPren zerrendaburua azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, Beatriz Fanjul eta Iñigo Arcauz izango dira zerrendaburuak, alderdi horretako iturriek astelehen honetan baieztatu dutenez.

Mari Mar Blanco, ETAk hildako Miguel Angel Blanco Ermuko zinegotzia zenaren arreba eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea, Madrilen aurkeztu zen apirilaren 28ko hauteskundeetan, eta Javier Maroto ordezkatuko du oraingoan Araban. Izan ere, Gasteizko alkate ohiak ez zuen eserlekurik lortu aurrekoan, eta Gaztela eta Leongo Parlamentuak senatari autonomiko izendatu zuen uztailean.

Halaber, Beatriz Fanjul, Euskadiko Belaunaldi Berrietako idazkari orokorra, Kongresurako PPren Bizkaiko zerrendaburua izango da, eta Iñigo Arcauz, Gipuzkoakoa. Apirileko hauteskundeetan ez zuten eserlekurik lortu.

Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak nabarmendu duenez, zerrendaburuak "Euskadiko PPren hautagaiak" dira, eta "oso pozik" agertu da Mari Mar Blancoren hautagaitzarekin; "erreferente bat da", erantsi du.

Bestalde, Arcauzen hautagaiak haserrea eragin du Gipuzkoako popularren artean, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez. Genovara bidali duten agiri batean salatzen dutenez, Arcauzek "ez du bat egiten alderdiaren ibilbide etikoarekin eta irudiarekin". Argitu dute Gipuzkoako PPk beste hautagai batzuk zituela, baina Estatu mailako zuzendaritzak erabaki duela zerrendaburua.

Albisteak (3)

Bideoak (1)