Altsasuko auziaren epaia
Altsasuko gazteen gurasoek injustiziak segitzen duela salatu dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Senideek elkarretaratzea egin dute Altsasun, eta ostegun honetan agerraldia egingo dute Iruñean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko auzian eman duen epaiarekin "injustiziak jarraitu" egiten duela salatu dute gazte zigortuen gurasoek.
Auzitegi Nazionalak Altsasuko zortzi gazteei 2016ko urriaren 15ean udalerri horretako taberna batean bi guardia zibilekin izandako liskarragatik ezarritako zigorrak murriztu egin ditu Gorenak. Kartzela-zigorrik gogorrena 9 urte eta sei hilabetekoa da eta txikiena urtebete eta erdikoa.
Ebazpena ezagututa, Altsasuko gazteen gurasoek ondoko mezua idatzi dute Twitter sare sozialean: "Auzitegi Gorenaren epaiak injustiziari jarraipena ematen dio eta gure seme-alabek espetxean segituko dute".
Gauzak horrela, gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Altsasun, eta ostegunean agerraldia egingo dute Iruñean, epaiari buruzko iritzi zabalagoa emateko.