Itxi

'Proces', epaia

Moncloak epaia onartzeko eskatu du, eta uko egin dio indultuaz hitz egiteari

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Abalosen esanetan, Gorenaren epaiak argi utzi du zuzenbide-estatuak "funtzionatu egiten duela eta ez diola pasioari jarraitzen".

Ábalos, en una imagen reciente, rodeado de periodistas. Foto de archivo: EFE

'Proces' auzia dela-eta emandako epaia errespetatzeko eta onartzeko eskatu du Espainiako Gobernuak, uko egin dio indultuaz hitz egiteari, eta zigorra bete behar dela azpimarratu du.

Jose Luis Abalos jarduneko Sustapen ministroak TVEn egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Gorenaren epaiak argi utzi du zuzenbide-estatuak "funtzionatu egiten duela eta ez diola pasioari jarraitzen". "Zorroztasunez eta lasaitasunez jarduten du", aldarrikatu du ministro sozialistak.

Abalosek, baina, zuhurtziaz jokatzeko eskatu du, eta epaia onartu egin behar dela eta ez dela indultuaz hitz egin behar gaineratu du.

Albisteak (2)