Frantzia
Parisko Apelazio Auzitegiak Lorentxa Beyrie aske uztea baztertu du
Agentziak | Erredakzioa
Fiskaltzak egindako eskaeraren haritik, ETAko presoaren damuaz zalantza egin du epaileak.
Parisko Apelazio Auzitegiak Lorentxa Beyrie ETAko presoa libre uztea baztertu zuen atzo, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Beyriek 18 urte daramatza kartzelan.
Lehen auzialdiko epaitegi batek Beyrie aske uztea ebatzi zuen uztailaren 19an, hainbat kontrol neurri ezarrita: eskumuturreko elektronikoa eramatea eta herrialdetik ateratzea debekatuta izatea. Fiskaltzak erabaki horren kontrako helegitea aurkeztu zuen, eta Apelazio Auzitegiak ebatzi bitartean, eten egin zuten prozesua.
Iturrion arabera, epaileak ontzat eman ditu fiskalaren argudioak, eta ETAko presoaren damuaz zalantza egin du. Defentsak, aldiz, presoa aske uztea eskatu du, "espediente eredugarria" zuela argudiatuta.