Kataluniako prozesuaren epaia
Kataluniako prozesuko kondenatuak: 'Indarkeriak ez gaitu ordezkatzen'
Agentziak | Erredakzioa
Katalunian bart izandako liskarrak gaitzetsi dituzte Oriol Junqueras, Raul Romeva, Carme Forcadell, Dolors Bassa, Josep Rull, Jordi Turull, Joaquim Forn, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart presoek.
Kataluniako prozesuan epaituak eta zigortuak izan diren presoak Katalunian bart izandako liskarretatik aldendu dira eta indarkeria horrek ez dituela ordezkatzen esan dute.
Oriol Junquerasek, Raul Romevak, Carme Forcadellek, Dolors Bassak, Josep Rullek, Jordi Turullek, Joaquim Fornek, Jordi Sanchezek eta Jordi Cuixartek mezu bera zabaldu dute Twitterren: "Babes osoa mobilizazioei eta martxa jendetsu eta baketsuei. Inolako indarkeriarik ez gaitu ordezkatzen".
Presoek mobilizazio baketsuen argazkiak zabaldu dituzte euren mezuetan, bart mobilizazio nagusien ostean talde txiki batzuek eragindako kalteen ostean.
Tot el suport a les mobilitzacions i a les marxes massives i pacífiques.
— Oriol Junqueras ¿¿ (@junqueras) October 16, 2019
Cap violència no ens representa. pic.twitter.com/ismncABiSd