Katalunia
200 elkarretaratzetik gora Euskal Herrian, 'proces'eko epaiaren aurka
agentziak | erredakzioa
Sindikatuek deituta, protesta ekitaldiak egin dituzte plazetan eta lantokietan, presoei elkartasuna helarazteko eta erreferenduma ez dela delitua adierazteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
200 elkarretaratzetik gora egin dituzte Euskal Herriko lantoki eta plazetan, ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta, 'proces'eko epaiaren aurka protesta egiteko. "Euskal Herriaren eta Kataluniaren erronka nazional eta politikoak isiltzeko ebazpenik eta estaturik ez" dagoela salatu dute.
Hiriburuetako elkarretaratzeetan sindikatuek adostutako agiria irakurri dute Kataluniako presoei elkartasuna helarazteko, botoa ematea ez dela delitua adierazteko, eta Auzitegi Gorenaren ebazpena "demokraziaren eta askatasunaren aurkakoa" dela salatzeko.
Sindikatuen arabera, "beharrezkoa da mobilizatzea, Katalunian egiten ari diren moduan", eta, horregatik, Gure Esku Dagok larunbaterako Donostian deitu duen manifestazioan parte hartzera deitu dute.