Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Frankismoko biktima baten ilobak beharrezkotzat jo du Franco hobitik ateratzea

O.V. | Radio Euskadi

Leer en Castellano

Iñigo Jaca, Antonio Arrizabalagaren iloba da. 1937an hil zen, eta gorpua Zaragozako hilerri batean lurperatu zuten. Alabaina, 1961ean, Eroritakoen Haranera eraman zuten, "familiari ezer esan gabe".

Erotitakoen Harana. Argazkia: EFE

Antonio Arrizabalaga Ugarte Amuategiko gazte sozialisten batailoiko kide izan zen, baina Santanderren preso hartu zuten, eta Langileen Batailoira eraman zuten, Zaragozara. Bertan hil zen, sukar tifoideak jota. Hala azaldu du Iñigo Jacak, frankismoko biktima horren ilobak, Radio Euskadiko Boulevard albistegian ostegun honetan egindako elkarrizketan.

“1961. urtean, hilobia ireki zuten, eta gorpua profanatu ostean, Erorien Haranera eraman zuten, familiari ezer esan gabe”, azaldu du Iñigo Jacak.  Orduan, Antonio Arrizabalagaren familiak gorpuzkiak bueltatzeko eskatu zion Espainiako Ondare Nazionalari, baina “borroka luze eta gogora” dela azpimarratu du haren ilobak.

Testuinguru horretan, “Espainiako Ondare Nazionala, Espainiako Gobernuaren menpe dagoena, esan du haiek direla gure osaba hobitik ateratzeko eskubidea aitortu behar dutenak'.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Audioak (1)