Francoren desobiratzea
Sanchezek azpimarratu du demokraziaren aurkako 'iraina'ri amaiera eman zaiola
agentziak | erredakzioa
Jarduneko presidenteak uste du "adiskidetze prozesuan beste pauso bat" eman dela, eta Espainiako demokraziak "prestigioa" hartu duela "munduko begien aurrean".
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren jarduneko presidenteak azpimarratu du Franco Erorien Haranetik aterata "Espainiak bere buruarekin" zuen zorra kitatu duela.
Moncloa Jauregian egindako adierazpen instituzionalean, Sanchezek esan du demokraziaren aurkako "irain morala"ri eta "laidoa"ri amaiera ematen zaiola, diktadore bat goratzen zelako leku publiko batean.
Era berean, jarduneko presidenteak uste du "adiskidetze prozesuan beste pauso bat" eman dela, eta Espainiako demokraziak "prestigioa" hartzen duela "munduko begien aurrean", Nazio Batuen Erakundeak berak babestutako neurria izan baita.
Exhumazioa izan den "unearen inguruko iritziak" errespetatzen dituen arren (hauteskundeetako aurrekanpaina), esan du "bakoitzak bere irizpidea" duela, eta Gobernuak "posible zen unean" egiteko konpromisoa hartu zuela.