EiTBren inkesta
15. EiTB Focus azaroaren 10eko hauteskundeen inguruan
EiTB.EUS
Azaroaren 10ean egingo diren hauteskunde orokorren inguruan galdegin zitzaien euskal herritarrei, baita apirilaren 28ko hauteskundeekin alboratuta botoa errepikatzeko asmorik zuten ere.
Euskal Irrati Telebistak Espainiako hauteskunde orokorrak deitu eta egun gutxira kaleratu zuen EiTB Focusen 15. inkesta. Boto asmoaren inguruan galdegin zien EAEko herritarrei.
Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoan azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak. Jeltzaleek botoen % 30,4 eta sei diputatu lortuko lituzkete, apirilaren 28an adina, baina baliteke zazpigarrena ere lortzea.
PSE-EE izango litzateke bigarren indarra Euskadin, lau aulkirekin (apirilean ere lau erdietsi zituen). Jarraian, EH Bilduk apirilean lortutako hirugarren postua errepikatuko luke, baina Arabako diputatua galduko luke, eta hiru aulki lortuko lituzke.
Elkarrekin Podemos izango litzateke laugarren indar bozkatuena, 3 diputaturekin. PP kokatuko litzateke bosgarren postuan, eta ordezkaritza lortuko luke, apirilean ez bezala; inkestaren arabera, diputatu bat eskuratuko luke, eta baliteke bi ere izatea.
Hauteskundeak errepikatu beharraz galdetuta, EiTB Focusek ondorioztatzen du euskal herritarren % 80ri txarto edo oso txarto iruditzen zaiela berriro bozkatzera joan behar izatea.
Inkestaren bigarren emanaldiak hauteskunde berrien atarian botoa errepikatuko zuten edo ez galdegin zien herritarrei. % 64,6k apirilaren 28ko hauteskundeetan emandako botoari eutsiko liokete
EiTB Focusek alderdi bakoitzaren boto-emaileek azaroaren 10ari begira izango luketen asmoa ere jasotzen du; hau da, alderdi bakoitzaren hautesleek botoa alderdi berari ematea edo, aldiz, beste baten alde egitea aurreikusten duten. Ondorengoak lirateke emaitzak: