Itxi

Dokumentazioa

Biografia: Juan Karlos Izagirre, mediku bat Donostiako Alkatetzan

Erredakzioa

Bilduko hautagaia EAEko hiriburuetako lehen alkate abertzalea izango da.

Juan Karlos Izagirre (Bildu) demokrazia berriz ezarri zenetik Donostiak izan duen bosgarren alkate bihurtu da. Halaber, ezker abertzaleak hiriburuetan duen lehenengoa ere bada.

Izagirre 48 urtekoa da, ezkonduta dago, eta ez du seme-alabarik. Familia medikua da ospitalez kanpoko larrialdietan, eta plaza dauka Errenteriako osasun zentroan.

Portada politikoetan maiatzaren 22ko hauteskundeen harira sartu da, baina Donostian ezaguna zen jada Igeldo auzoa Donostiatik bereiztearen alde egindako lanagatik.

Orain, erronka mardula dauka: Odon Elorza ordezkatzea, 20 urtez alkate izan eta gero.