Itxi

EiTB Focus

Pedro Sanchezek irabaziko lituzke hauteskundeak, EAEko herritarren % 66ren arabera

EiTB.EUS

Leer en Castellano

EiTB Focusen hamaseigarren galdeketaren bigarren aleak, era berean, erakutsi du euskal herritarrak ez dabiltzala hauteskunde-kanpaina jarraitzen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EAEko herritarren % 66,1ek uste du Pedro Sanchezek irabaziko lituzkeela azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak, EiTB Focus Gizakerrek EiTBrentzat egindako inkestaren arabera. Gizakerrek urriaren 28 eta 30 artean egin du inkesta, telefono bidez, EAEko 1.200 herritar galdekatuta.

Igande honetan argitaratu den inkestaren lehen alearen arabera, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak EAEn, eta EH Bilduk ordezkari bat eskuratuko luke Nafarroan.

EiTBren galdeketaren bigarren ale honetan, azaroaren 10eko hauteskundeetan eta ondoren eman litezkeen itunen inguruan galdegin zaie herritarrei. Pedro Sanchezek irabaziko lituzke hauteskundeak, EAEko herritarren % 66ren arabera.

Hauteskunde-kanpainari buruz galdetuta, galdetutakoen % 70ak esan du ez dabilela kanpaina jarraitzen ari.

Halaber, % 61,5ek uste du hauteskunde-deialdi honek ez duela Espainiako egoera politikoa desblokeatzeko balio izango.

Hauteskundeen ondoren euskal alderdiek Espainiako Gobernua osatzeko indar handiagoa izango duten galdetuta, % 49k baietz uste du.

Bestalde, % 55,3ren ustez, Pedro Sanchezek hauteskundeak irabaziko balitu, ez luke bakarrik gobernatu behar. Euskal gizarteak uste du euskal alderdiekin adostu beharko lituzkeela itunak.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsonak (Arabako 400, Bizkaiko 400 eta Gipuzkoako 400) parte hartu zuten Gizakerrek EiTBrentzan egindako inkestan.

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.

Inkesten % 24,3 euskaraz egin ziren, eta gainerako % 75,7a, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak izan ziren.

Landa-lana 2019ko urriaren 28tik 30era egin zuten, telefono bidezko elkarrizketa bidez. Galdeketaren iraupenaren batez bestekoa 3,97 minutukoa izan zen. Galdeketa motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak 9.

Albisteak (1)

Bideoak (1)