MADRILGO BILTZARRA
PPk, Ciudadanosek eta Voxek alderdi independentistak legez kanpo uztea eskatu dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Madrilgo Asanbleak onartu du legez besteko proposamena, Voxek proposatuta.
Madrilgo Biltzarrak alderdi independentistak legez kanpo uztea eskatu dio Espainiako Gobernuari. Hain zuzen ere, Voxek hori eskatzeko aurkeztutako legez besteko proposamen bat onartu du Madrilgo Erkidegoko Ganberak, eta PPk eta Ciudadanosek babestu egin dute.
PSOE, Mas Madrid eta Unidas Podemos alderdiek, ordea, aurka bozkatu dute.
Voxen testuak legez kanpo "berehala" uztea eskatzen dio Espainiako Gobernuari, horretarako eskuduntzarik ez duen arren.